2012-01-14

'Fiesta' kanta, Bidaurretako kontzertuan grabatua



- 'Fiesta' kanta, THE TRIKITEENS taldearen eskutik, Bidaurretako Saigola elkartean emandako kontzertuan. Kanta, berez, The Pogues taldearena da, baina guk hitzak euskaratu eta euskalherriratu ditugu.

- La canción 'Fiesta', interpretada por el grupo THE TRIKITEENS, en el concierto ofrecido en la sociedad Saigola de Bidaurreta. La canción es del grupo The Pogues, pero nosotros hemos puesto la letra en euskera.

2012-01-04

Urteko lehen kontzertua, Bidaurretan, urtarrilaren 5ean

Hiru beharrean, sei errege mago -tira, bortz errege eta erregina bat- bilduko dira ortzegun gau honetan Bidaurretara (Nafarroa). The Trikiteens taldeak bertan emanen baitu 2012ko bere lehen kontzertua, Saigola elkartean. Errege egunaren bezperako afariaren ostean (gaueko 01:00a aldera hasita), sei errege-erreginek dozenaka kantu alai banatuko dituzte ongi nahiz gaizki portatu diren guztien artean. Errepublikazale izanda ere, galdu nahi?


2011-10-08

Udako denboraldiaren bukaera!

Larrazkena ailegatu zaigu, azkenean, eta gaur (urriak 8) izanen ditugu udako denboraldiko azken emanaldiak: 20:00etan, hiru trikitilariek kalejira eginen dute Izun; eta 23:00etan talde osoak kontzertua emanen du Egillorren.

Ha llegado el frío, el viento y el agua, y por fin se acaba la temporada de de conciertos verano. Hoy (8 de octubre) tenemos las dos últimas actuaciones de la temporada estival: a las 20:00 kalejira de los trikitilaris en Izu; y a las 23:00 concierto del grupo entero en Egillor.



2011-09-18

Sanfermin txikietarako bidean...

Iruñeko Alde Zaharreko jai batzordeko kideen prentsaurrekoa.

Rueda de prensa de los miembros de la comisión de fiestas del Casco Viejo de Pamplona.







Eta, hemen, EGITARAUA.

Y, aquí, el PROGRAMA.

2011-09-03

CARLES BELDA: «Trikiti topaketek 'manifak' dirudite!» (Berria)


Ainhoa Sarasola / Donostia

Kataluniarra da, baina Zugarramurdin (Nafarroa) bizi da aspaldian Carles Belda trikitilaria (Sabadell, 1972). Aise hitz egiten du euskaraz; «ostatuan» ikasi zuela dio, irribarrez. Euskal Herriko hainbat txokotan ibilia da jotzen, baina ia astebururo joaten da Kataluniara, El Belda i el Conjunt Badabadoc bere taldearekin kontzertuak eskaintzera. Berak ere ez luke pentsatuko hori izango zuela bizibidea lehen aldiz soinu txikia esku artean hartu zuenean. Maitasunez mintzo da bere musika tresnaz. Hari buruzko hitzaldia emango du hilaren 5ean Donostian, Trikitixaren IX. Jardunaldien barruan.


Soinu ttikiketa izenburua jarri diozu hitzaldiari. Zer kontatuko duzu?

Udazkena hurbil dugu, eta onddoketa hasiko gara. Teknika bera erabiliko dut munduko soinu txikiak atzemateko. Batez ere jarrera da inportantea.Trikitilaria naiz, eta nire bizitzan, pixkanaka, munduko soinu txikiak atzeman ditut, onddoak bezala.